(El próximo lunes 29 de junio estaré en el instituto Tartanga de Erandio en una nueva edición del encuentro de profesores con blog “Ikasblogak’09“, al igual que el año pasado para transmitir a la red las ideas que allí se presenten. Además, publicaré aquí entrevistas a personas involucradas, hoy, mañana y quizás el mismo lunes también…).

 

BLOGA

Zientziaberri” blogan Pilar Etxeberriak hezkuntzari, berrikuntzari eta hezkuntzari buruzko berriei buruz idazten du. Bere bloga Leioako Berritzeguneko web lekuan dago kokatuta, eta eskertu nahi diot nire galderak erantzuteagatik.

En el blog “Zientziaberri” Pilar Etxeberria escribe sobre la enseñanza, la innovación y la noticias sobre la enseñanza. su blog está situadoen el sitio web del Berritzegune (agencia de innovación) de Lejona, y le quiero agradecer por responder a mis preguntas.

ELKARRIZKETA

1.- Nola ikusten duzu hezkuntzaren eta blogen harremana?

Blogen erabilerak irakaskuntzan berriztatzeko eta gaitasunak garatzeko aukera bikaina eskeintzen digu, edozein aplikazio digital bezala, hau da, sistema berri hauek estrategia pedagogiko berriak eskatzen eta sortzen dituzte eta honek, aldi berean, ikasgelako praktikak aldatzera behartzen gaitu. Hori bai, blogak ez dira tresna bakarrak eta, beharbada,azken bolada honetan arreta gehiegi jaso dute. Nik uste dut Web 2.0ko aplikazio bakoitzak bere helburua edo “iparra” izan behar duela ikasgelan ondo integratuta gera dadin. Beraz, zentzu honetan, irakasleek badute zeresaterik eta horretarako adibide onak izan behar dituzte.

1. ¿Cómo ves la relación entre la enseñanza y los blogs?

El uso de los blogs en la enseñanza nos ofrece una oportunidad excelente para renovarnos y para desarrollar capacidades, como cualquier aplicación digital, esto es, estos nuevos sistemas piden y hacen surgir estrategias pedagógicas nuevas, y a la vez, nos obligan a cambiar las prácticas de aula. Eso sí, los blogs no son las únicas herramientas, y quizás en los últimos tiempos han recibido demasiada atención. Pienso que cada aplicación de las Web 2.0 tiene que tener su objetivo o “Norte” para que quede bien integrada en el aula. Por tanto en este sentido, los profesores sí que tienen algo que decir y para eso tienen que tener buenos ejemplos.

2.- Noiz hasi zinen bloga idazten? Eta zergatik?

2006 urtean hasi nintzen, proiektu bat buruan zeukalako. Garai hartan, hilero ikastetxe guztieei informazio-buletin bat bidaltzen nien testu-formatoan eta ikusi nuen formato digitalera pasatzeko ezinbesteko aukera izango zela, blogaren egitura aproposa zela. Laster ikusi nuen nire aholkularitza eremuaren beste esparru batzuetan ere oso erabilgarria zela baita modu pertsonalean ere.

2.- ¿Cuándo comenzaste a escribir el blog? ¿Y por qué?

Empecé el año 2006, porque tenía un proyecto en mente. En aquel tiempo, cada mez enviaba un boletín informativo a todos los institutos en formato texto y observé que sería una oportunidad inmejorable de pasar al formato digital, que la estructura del blog era la adecuada. Pronto vi que en mi modelo de consultoría también era muy útil en otros campos así como a modo personal.

3.- Zer gustatzen zaizun gehien “2.0” munduan?

Beharbada, bere erraztasuna, ahalegin gutxirekin etekin haundia ateratzen duzula. Honetaz gain, nola ez, gaur egun informazioa eskuratzeko, ideia berriztatzaileak ikusteko, besteekin gauzak konpartitzeko…ez dago beste biderik baliogarriena.

3.- ¿Qué te gusta más del mundo “2.0”

Quizás su facilidad, que con poco esfuerzo  sacas grandes resultados. Aparte de esto, ¿cómo no?, para hacerse hoy día con la información, para ver ideas reformadoras, para compartir cosas con los otros… no hay otro camino más valioso.

4.- Zeini deritzozu berrikuntza ikasgeletan: arbel digitalei ala blogei?

Nire ustez, gakoa teknologiaren erabilera pedagogikoan kokatzen da eta ez tresnerian. Arbela digitalak irakasleen “azalpenak” aberazteko besterik balio izango ez balu, eredu pedagogiko klasiko batean kokatzen jarraituko genuke, nahiz eta ikasleek informazio landutagoa jaso. Hau lehenengo urratsa izan daiteke, baina arbela digitalaren bidez ikasgela interaktiboagoa izatea lortzen badugu, orduan bai ikaslea bere irakaskuntzaren protagonista izango da, arbela, ikasleen ekoizpenak, lanak, eztabaidak, ikerketak, blogak…aurkezteko edo informazioa lortzeko bide bihurtzen delako.

4.- ¿A qué le llamas innovación en las aulas: a las pizarras digitales o a los blogs?

En mi opinión, la clave está en el uso pedagógico y no en las herramientas.Si la pizarra digital sólo valiese para enriquecer las “explicaciones” del profesor, seguiríamos situándonos en un modelo pedagógico clásico, aunque los añumnos recibiesen la información más trabajada. Esto puede ser el primer paso, pero si por medio de las pizarras digitales conseguimos que el aula sea más interactiva, entonces sí que el alumno será protagonista de su enseñanza porque la pizarra, las producciones de los alumnos, los trabajos, debates, investigaciones, blogs… transforman el camino para obtener la información.

5.- Zeintzu dira hezkuntzari buruzko nahiago dituzun blogak?

Bi batez ere, alde batetik baliabide didaktikoen zabalkuntza egiten dutenak (nire lanagatik)eta, bestetik, benetan ikasgelako esperientzia onak isladatzen dutenak (klasean erabiltzen direla ikusten direnak). Sarean irakasle askok aprobetxatzen dute blogaren formatoa bere iritziak jakinarazteko, baina, haien artean, bitakora bikainak egon arren, “negar” gehiegi ikusten da, betiko keskak birtualizatu dira nolabait eta honek bastante aspertzen nau. Dena den, hemendik irakasle guztiak bere bloga egitera animatzen ditut., aurrera!.

5.- ¿Cuáles son los blogs sobre enseñanza que prefieres?

Dos sobre todo, por un lado los que hacen difusión de recursos didácticos (por mi trabajo) y por otro, los que proyectan de verdad buenas experiencias en el aula (los que ven que se usan en el aula). En la red muchosprofesores aprovechan el formato del blog para hacer saber sus opiniones, pero entre ellos, a pesar de haber excelentes bitácoras, se ven demasiados “lloros”, las quejas de siempre se han virtualizado y eso me aburre bastante. Pese a todo, desde aquí quiero animar a todos los profesores a hacer su blog, ¡adelante!

Anuncios